Via Flaminia

Italiaren mapa, non erromatar galtzada garrantzitsuenetako batzuk adierazten diren: Via Aurelia morean.

Via Flaminia (latinez Via Flaminia) Erromatik, Ariminiumera (Rimini) zihoan erromatar galtzada bat zen, eta Italia iparraldeko bide nagusia zen. C. Flaminiusek eraiki zuen, zentsore bezala lan egin zuen garaian (K.a. 220). urtea. Flaminiar atetik irtetzen zen gaur egungo Popoloko atetik gertu, eta Milvio Zubia zegoen tokira zihoan, Tiber ibaia gurutzatzeko. Ariminiumen Via Emiliarekin lotzen zen.

Bononiatik Arretiumera zihoan Via Flaminia, Via Cassiaren adar bat zena, aurrekoaren seme batek eraiki zuen, C. Flaminius izena zuena honek ere. M. Aemilius Lepidusekin batera K. a. 187an kontsul izan zena, Bononia eskualdeko liguriar tribuak menderatu ondoren, baina gero, izena ez zen oso erabilia izan.

Via Flaminiaren domeinua erabakior agertu zen 69an, Vespasiano eta Vitelioren arteko borrokan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy